Ongi etorri Errioguarda Eneara
Jatetxea, janarien etxea
-Tokiko eta sasoiko produktua errespetatzea eta erabiltzea.
-Sukaldaritzako teknika tradizionalak eta banguardiakoak aplikatzea.
-Sormena.
-Bodega ausarta.
Gurea eta bertakoa
Tokiko eta sasoiko produktua, gure despentsaren funtsa da.
Hurbiltasuneko ekoizleak eta jasangarritasuna, iraunkortasunaren gakoa.
Gure helburua, gure inguruko lehengairik onenaren bilaketa sakona egitea da. Euskal Herriko produkturik onena berreskuratuz eta ekoizpen iraunkorra sustatuz.
Larre eta baso
Euskal txerria, baserrietako behiak, basurdea…
Mendian eta erriberako larreetan lanean ibiltzen diren abeltzaintza estentsiboko ekoizleari laguntzen diogu, haragia modu jasangarrian eta kalitate onenarekin ekoizten duten animaliak hazteko.
Sagardoa
Sagardoa euskal kulturaren funtsa da. Lan egiten dugu, tokiko sagar ekologiko batekin jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten tokiko sagardoak berreskuratzeko.
Kantauri itsasoko
Legatza eta hegaluzea sukaldatzeaz gain, gure kostaldetik eta lonjetatik Kantauriko onena prestatzen dugu.
Euskal Herriko Baratza
Historikoki, krisialdian Euskal Herriko baratzak bizirauteko eta horniketarako baliabide nagusietako bat izan dira. Ebroko Erriberatik hasi eta Gipuzkoako kostaldeko baserrietaraino, baratzak gure proiektuaren oinarri dira.