GU

Gastronomia iraunkorraren guardak gara.
gure filosofia eta bizimodua defendatzen dugu, ondoen dakiguna eginez: SUKALDATZEA.

Gure istorioa

Santiago Vázquez eta Beñat San Sebastián

Esan genezake, Beñat eta Santiago ezagutu zirenean, helburu bera zuten bi sukalde desberdin lerrokatu zirela. 


Santiago Vazquez ekuadortarra da jaiotzez eta michelin izarra duten hainbat jatetxetako sukaldeetan lan egiteko aukera paregabea izan/eduki du, hala nola, RESTAURANTE TIERRA eta L'ATELIER DE JOËL ROBUCHON jatetxeetan.
Sukaldeburu gisa hainbat esperentzia eduki ondoren, Gipuzkoan lurreratu zen. Bertan, Orioko Hotel Villa Antillako sutegietan talentu handiko sukaldari gazte bat ezagutu zuen Beñat San Sebastián sukaldaritzako sustraiak errotuak dituen hernaniarra da. Ideiak argi edukitzeaz gain, lanerako gaitasun eta sormen ideia handiak ditu. 


Hilabete batzuk baino ez ziren behar izan elkarrekin, bizitza proiektu berri batean sartzeko.

Errioguarda Enea.


Tokiko produktuaren eta tradizio gastronomikoaren bi zaindari hauek, elikagaien industriaren alde, benetako lekua eta nortasuna galdu duten teknika eta produktuak berreskuratu dituzte.

Beñat eta Santiago abangoardiako teknikak ardatz hartuta, bertako ekoizleengan 100%ean oinarritzen den sukaldaritzaren alde egiten dute lan. Betiko usainak eta zaporeak berreskuratzen dituzten platerak lortzeko.

Bi aditu/sukaldari hauen sormena eta esperientziari esker, produktu bakoitzaren adierazpenik handiena lortzen dute.